XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrekotik bi polizi uniformatu jaitsi ziren.

Gero, zibilez jantzitako bi gizon.

Hurbiltzen hasi zirenean Kurt asaldatu egin zen azken hauetako bat Rollin komisaria zela ikusi zuenean.

- Abiada normala generaman...- hasi zen Chatelard Kurt-i komentatzen.

- Nirekin hitz egitera datozela susmatzen dut.

Hori esan eta Kurt kotxetik irten zen.

Arrazoia zuen Kurt-ek, berarengana zetozten.

- Altdorfer jauna, zurekin hitz egin behar dut.

- Esan, komisari jauna.

- Bart, Paris hoteleko zure gela arakatu egin dute.

Oraingoan ez gara gu izan.

Ekintza goizean deskubritu dute hotelekoek, zerbitzaria gela garbitzera joan denean.

Hoteletik deitu digutenean berehala joan naiz hara eta gela egoera penagarrian ikusi dut....

Kurt-ek harridura handiz entzuten zuen Rollin komisaria kondatzen ari zena. Zer demontre gertatzen zen?.

-... Beraz jarraitu zuen komisariak, argi hitz egiteko momentua heldu zaizu, Altdorfer jauna.

- Zertaz hitz egin dezaket, komisari jauna?.

Harriturik nago. Guzti honeri ez diot zentzurik aurkitzen.

- Altdorfer, zuk zerbait ezkutatzen diguzu.

Bart gertatutakoak zutaz ditugun susmoak areagotu besterik ez ditu egiten.

- Egia diot, komisari jauna: ez dakit zer gertatzen den.

- Zerbait gertatzen da eta nire zeregina egia bilatzea da, tartean hildako bat dagoela kontutan izanik bereziki.